Komunikazioa

Aspace Gipuzkoa | Komunikazio-estrategia integrala, «Elkarrekin gai + gara» kanpaina eta 50. urteurreneko gala

50. urteurrena zela eta, Aspace Gipuzkoakkomunikazio-, posizionamendu- eta ospakizun-estrategia integral bat abiatu zuen, garun-paralisiaren arloan egindako bost hamarkadako ibilbidea balioan jartzeko. «Elkarrekin gai + gara» lelopean, proiektuaren helburu bikoitza izan zen: erakundearen historia aitortu eta ospatzea, erabiltzaileekin, familiekin eta profesionalekin batera, eta etorkizunerantz begira irudi korporatibo berritua proiektatzea.

Ekimenak Gipuzkoa osoa zeharkatu zuen sentsibilizazio-kanpaina baten eta erakusketa ibiltari baten bidez, elkartearen errealitatea hainbat udalerritara hurbilduz. Horrez gain, dokumental oroigarri baten ekoizpenerako ikerketa-lan sakona eta elkarrizketa ugari egin ziren, baita babesle eta finantzaketa pribatuaren bilaketa ere.

Proiektuari amaiera emateko, izaera instituzional eta sozialeko gala handi bat antolatu zen Tabakaleran. Ekitaldi horrek aukera eman zuen erakundearen gizarte-eragina ikusgarri egiteko eta inklusioarekiko duen konpromisoa indartzeko.

Bezeroa: Aspace Gipuzkoa

Estrategia eta sormena: urteurreneko estrategia globalaren, kanpainaren eta galaren kontzeptualizazioa eta sormen-zuzendaritza.

Brandinga eta nortasun korporatiboa: irudi korporatiboaren berrikuntza, logotipo berriaren diseinua eta identitate bisualaren, euskarri grafikoen eta eszenografiaren garapena.

Ekitaldien antolaketa: Tabakaleran egindako gala ofizialaren kudeaketa integrala, ekoizpena, gidoigintza, protokoloa eta koordinazioa.

Erakusketa ibiltaria: Gipuzkoako udalerrietan barrena egin zen erakusketaren diseinua, ekoizpena eta koordinazio logistikoa.

Edukiak eta ikus-entzunezkoak: ikerketa-lanak, elkarrizketak, dibulgazio-materialen idazketa eta dokumental oroigarriaren ekoizpena.

Komunikazioa eta prentsa: komunikazio- eta hedapen-estrategiaren diseinua, komunikabideekiko harremanen kudeaketa, ekitaldien estaldura eta tokiko komunikazioaren koordinazioa.

Aliantzen eta babesletzen sustapena: babesle pribatuen bilaketa eta erakartzea, baita babesletza-dosierraren diseinua eta garapena ere.

Laguntza behar duzu? Hemen nago ;)
Idatzi niri WhatsApp bidez
Kaixo! Aukeratu beheko aukera bat gurekin hitz egiteko.
Normalean minutu gutxitan erantzuten dut.