Komunikazio estrategikoa, gizarte-berrikuntza eta Zilarrezko Ekonomiaren inguruko adituen ikuspegia.

TEKO Silver uste sendo batetik sortu da: zahartzea ez da erronka demografiko hutsa, gizartea eraldatzeko, berrikuntza sustatzeko eta aukera berriak sortzeko abagunea ere bada.

TEKOn espezializazio sendoa dugu silver economy, zahartze aktiboaren, lagunkoitasunaren eta bizitza luzearen arloan. Arantxa Garinek OME Europak Bilbon antolatutako Ageing is Living Leadership Course prestakuntza-programan parte hartu du, nazioarteko hautaketa-prozesu baten bidez aukeratua izan ondoren. Era berean, ADINBERRIren Silver Economy Gaitze Programan trebatu da, zahartzearen, zaintzen, berrikuntza sozialaren eta bizitza luzearen ekonomiaren inguruko ikuspegi estrategikoa eskuratuz.

Ezagutza eta esperientzia hori komunikazio estrategikoarekin uztartzen ditugu, erakunde, administrazio publiko, elkarte eta enpresei beren proiektuak hobeto definitzen, posizionatzen eta gizarteratzen laguntzeko. Helburua argia da: pertsonen ongizatea, parte-hartzea eta bizi-kalitatea erdigunean jarriko dituzten ekimenak sustatzea, gaurko eta biharko gizartearen erronkei erantzunez.

Zahartzearen inguruko proiektuak ulertzen ditugu. Eta ulertzen dena, hobeto komunikatzen da.

TEKO SILVER

Silver Economy-ri lotutako proiektuak ikuspegi estrategiko, humanista eta garaikide batetik laguntzen ditut, hobeto komunikatzen, pertsonekin konektatzen eta benetako inpaktua sortzen laguntzeko.

Seniorren arloko erakundeentzako komunikazio-estrategiak.

Lagunkoitasunaren eta parte-hartzearen inguruko kanpainak.

Silver arloko proiektuen posizionamendua.

Gizarte-ekimenetarako kontakizunen diseinua.

Dibulgazio-edukien sorrera.

Sektoreko instituzio, elkarte eta enpresentzako laguntza eta aholkularitza.

Background video thumbnail
Laguntza behar duzu? Hemen nago ;)
Idatzi niri WhatsApp bidez
Kaixo! Aukeratu beheko aukera bat gurekin hitz egiteko.
Normalean minutu gutxitan erantzuten dut.