Branding
Ezagutu Urola Bailara
Urola Turismoaren marka-estrategia integrala garatu dugu, haren posizionamendua berrikusiz eta nortasunari lurraldearen balioarekin bat datorren izaera garaikide eta koherentea emanez.
Prozesu horri esker, Urola Bailararen irudi erakargarriagoa eta esperientzia turistikoarekin lerrokatuagoa eraiki da, natura, kultura eta euskara ardatz dituen helmuga gisa duen nortasuna indartuz. Era berean, webgunearen estrategia digitala eta informazio-arkitektura diseinatu eta garatu dira.
Bezeroa: Urola Turismoa
Nortasun korporatibo berria, kontakizuna eta posizionamendua definitzea.
Marka berria komunikatzeko baliabide bisualen diseinua eta garapena.
Estrategia digitalaren diseinua eta ezarpena.
Webgunearen informazio-arkitekturaren definizioa.
Webgunearen diseinua eta garapena.
Helmugaren balio turistikoa indartzeko komunikazio- eta eduki-estrategiaren garapena.