Ekitaldiak
Jaki Testurizatuen Errezeta Liburua
Aurkezpen ofiziala
Irensteko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokitutako 64 errezetaz osatutako Jaki Testurizatuen Errezeta Liburua garatu genuen. Proiektuaren helburua izan zen sukaldaritza tradizionala egokitzea, elikaduraren bidez pertsonen ongizatea, gozamena eta inklusioa sustatzeko.
Ekimen honek erakusten du elikadura egokitua osasunarekin lotutako premiei erantzuteko tresna izateaz gain, pertsonen autonomia, bizi-kalitatea eta eguneroko ongizatea hobetzeko baliabide ere badela.
Bezeroa: Aspace Gipuzkoa eta Ausolan Fundazioa
Proiektuaren kontakizuna eta komunikazio-estrategia sortzea.
Errezeta-liburuaren diseinua eta maketazioa.
Plateren estudio-argazkilaritza.
Aurkezpen-ekitaldiaren antolaketa eta koordinazioa.
Ekitaldiaren aurkezpena.
Prentsa-bulegoaren kudeaketa eta komunikabideetako hedapena.
Ekitaldiaren ikus-entzunezko ekoizpena.