Branding
Laien
Laien Urola Erdiko ingurumen-sozietate publikoa da, eskualdearen trantsizio ekologikoa gidatzeko eta jasangarritasunean zein ekonomia zirkularrean oinarritutako garapen-eredua sustatzeko sortua.
Bere jardun-eremu nagusien artean daude hondakinen kudeaketa, eraikuntza eta eraispen lanetatik eratorritako materialen balorizazioa, eskualdeko garbiguneen kudeaketa eta energia berriztagarrien arloko proiektuen sustapena. Erakundea Lapatx zabortegia itxi ondoren lurraldeak dituen ingurumen-erronkei erantzuteko tresna estrategiko gisa sortu zen.
Bezeroa: Laien
Markaren nortasun estrategikoaren definizioa.
Kontakizun korporatiboaren eta posizionamenduaren garapena.
Izenaren eta markaren esanahiaren kontzeptualizazioa.
Nortasun bisualaren diseinua eta garapena.
Logotipoaren eta unibertso grafikoaren sorrera.
Brandbook-a eta nortasun korporatiboaren eskuliburua sortzea.
Komunikazio-euskarri nagusien diseinua eta aplikazioa.