TEKO Silver
Ekitaldiak

Zilarrezko Haria | Dei Solidarioen Maratoia

2024ko urriaren 3an, Donostiako Miramar Jauregian, Gipuzkoako gizarte-, erakunde-, kultura- eta kirol-eragile ugari bildu zituen ekitaldia antolatu zen. Helburua zen Nagusilanen «Zilarrezko Haria» doako telefono-zerbitzuaezagutaraztea, adineko pertsonen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko sortutako baliabidea.

Ekimenak elkartasuna, sentsibilizazioa eta herritarren inplikazioa uztartu zituen, zaintzaren eta konexio sozialaren garrantzia gizarteratzeko.

Bezeroa: Nagusilan

Ekimenaren ideia sortzea eta garatzea.

Ekitaldiaren nortasuna, kontakizuna eta posizionamendua eraikitzea.

Kanpainaren diseinu eta kudeaketa integrala: estrategia, sormena eta inpaktua.

Ekitaldiaren antolaketa osoa: diseinua, edukien zuzendaritza, estetika, eskaleta eta gonbidatuen koordinazioa.

Ekitaldiaren aurkezpena eta gidaritza: 12 orduz etenik gabeko saioa.

Komunikabideen kudeaketa: prentsa-bulegoa, sare sozialak, argazkigintza, bideoa eta zuzeneko irrati-difusioa.

Babes publiko eta pribatuen bilaketa eta kudeaketa.

Laguntza behar duzu? Hemen nago ;)
Idatzi niri WhatsApp bidez
Kaixo! Aukeratu beheko aukera bat gurekin hitz egiteko.
Normalean minutu gutxitan erantzuten dut.